IMAI ETXEA

Urtea

2018

Kokapena

Erandio

Irlandatik Bilbora itzulitako bikote gazte batentzat egindako obra. Gure helburua etxe erabilgarri eta eroso bat lortzea da, bikotearen bizimodua islatuko duena.

Etxebizitzaren espazio mugatuaren ondorioz, giro bakarreko gunea lantzea erabaki da. Hala ere, sukalde, jangela eta egongelak espazio propioak izango dituzte hautatutako elementu bereizgarriei esker.

Landare ugari eta marka anitzeko altzariak –Ikea, Kenay Home edo Maison du Monde, besteak beste—diseinu demokratizatuaren filosofiarekin bat datoz. Bezeroen parte-hartze eta talde-lanari esker, etxe alai eta fresko bat lortu da.