TEDE ETXEA

Urtea
2020

Kokapena
Bilbo

Erreforma integral honek erabateko aldaketa bat eragiten du bezero hauen bizitzetan. Alabak etxetik joatean, etapa berri honi eta behar berrietara egokitutako etxebizitza lortzea zen helburua.

Lehenik eta behin sukaldea eguneko eremura mugitzea proposatu zen, funtzionaltasuna bilatuz eta espazio erosoago bat lortuz.

Gonbidatuen komunean, diseinu ezberdin eta ausarta proposatu zen. Zoru eta altzari beltzak urre kolorezko txorrotekin konbinatu ziren, argi naturalak eta komunaren tamainak ematen dizkiguten aukerak aprobetxatuz.

Logela nagusian bainugela moderno bat aukeratu zen, kolore beixa eta egurra konbinatuz.

Beste funtsezko puntu bat, egongelako espazioa irekitzea izan zen, familia bileretarako jangela zabala sortuz eta, era berean, sarreraraino argi naturala igarotzea ahalbidetuz.

Etxebizitza baten aurkezpena harrera-lekua da. Oraingo honetan, neurrira egindako apalategi bat diseinatu zen. Behe aldeko armairuak, kaleko arropa eskura (eta txukunduta!) izateko aukera ematen digu.