arquitectura en donosti

ILAS ETXEA

Urtea
2019

Kokapena
Donosti

Lankidetza
Ana Andonegi
TANCO

Solairu bakarreko eta leiho handiko etxebizitza baten barne diseinua. Etxe malgu eta praktikoa, diseinu minimalistaduna.

Sukaldean bi akabera erabili dira, grisa eta zuria, eta irla-altzariak espazio honen mugak ezartzen ditu.  Egongelako protagonista nagusia, zalantzarik gabe, intxaurrondo egurrezko mahaia da. Honen kutsu rustikoa arintzeko, poliuretanozko aulki grisak erabili dira. Mahai gainean, diametro eta altura ezberdinetako DCW lanpara esekiek, bizitasun eta erritmoa ematen diote espazioari.

Etxebizitzaren esparru pribatuetan, logeletan zein bainugeletan, kolore zuri eta tonu argiak erabili dira. Gainera, beira iluneko jantzigelatik logela nagusira ailegatzean, horman erabat barneratutako tamaina handiko atea ikus daiteke.