GOBE KLINIKA
Urtea
2019
Kokapena
Getxo
Ondo egindako lanarekiko konpromezua eta txukuntasuna dira hortz klinika honen jabe eta langileen ezaugarri nagusiak. Eraberritze honetan, diseinu global bat proposatu da, lokalaren fatxada, barnealdea eta grafika batera diseinatuz.
Gaur egungo beharretara eta gustuetara egokitutako klinika honetan, 180 graduko bira ematea erabaki da erabateko berregituraketa proposatuz.
Lokalaren barnealdea beirazko manparekin zatitzeari esker, espazioa hobeto aprobetxatzeaz gain, argitasuna klinika osoan zehar banatzea lortu da. Manparetan kokatutako binilozko grafikak, bulegoek behar duten pribatutasuna eskeintzen du. Kolore argiek eta materialen hautaketak, soiltasuna eta lasaitasuna lortzea ahalbidetu du.