ALTE ETXEA
Urtea
2019
Kokapena
Amorebieta
Nortasun handiko bikote batentzat egindako eraberritzea. Proiektu honen xedea, jabeen izaera islatzeko gai den etxe ireki eta funtzionala lortzea da. Horretarako, eguneko guneak bateratu dira espazioak handituz eta zirkulazio arina lortuz.
Sukaldearen eta egongelaren artean kristalezko horma zentrala diseinatu da, irla-altzari bati lotuta. Honek, bi gelen arteko ibilbide zirkularra ahalbidetu du. Sukalde beltzak, beirazko bitrinak eta urre koloreko heldulekuek diseinuari vintage izaera ematen diote.
Diseinu lerro horri jarraituz, lurzoru hidraulikoa proposatu da bainugela nagusian. Zoladura zuri beltzak eta horiz margotutako hormek, hautatutako ispilu eta argiekin batera, giro alai eta berezia sortzen dute.